Dagoeneko kontua dut Eman izena!

Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Nola funtzionatzen du parte-hartze prozesuak?

Fase honetan, Donostiako Udalak Plan Orokorraren aurrerakinaren dokumentua publiko egingo du eta bertan azaltzen diren hiri-eredua eta proposamenak herritarrekin partekatuko dira, haien iritzi, behar eta ideiak jasotzeko helburuarekin.

Horretarako, prozesu parte-hartzaile bat abian jartzea erabaki du Udalak. Prozesuak sei hilabete iraungo ditu eta hiru fase nagusitan banatuko da. Lehenik, azalpen fase bat, aurrerakinaren edukia herritarrei hurbiltzeko; entzute fase bat, gaikako eta auzokako tailerretan herritarren proposamenak jasotzeko; eta azkenik itzulera fase nagusi bat.

Parte hartzeko moduak:

1 Irakurri zer dioen Aurrerakina eta argitaratu zure proposamena!

Ezagutu zer dioen HAPOak auzo eta gai bakoitzaren inguruan prestatu ditugun laburpenen bidez eta eman zure iritzia horiei buruz proposamen bat argitaratuz Parte-hartze atariaren bitartez!

*Proposamenak anonimoki argitaratzeko aukera egongo da.

2 Parte hartu lan saioetan eta partekatu zure iritzia gainontzeko herritarrekin!

Urritik abendura bitartean, Donostiako zonalde ezberdinetara hurbilduko gara, HAPOaren aurrerakinak proposatzen dituen alternatibak eta ondorioak auzokideei aurkezteko eta haien iritzia jasotzeko.

Horretarako, saio ezberdinak antolatuko ditugu, zonalde eta gaiaren arabera banatuta. Saioak gure ekitaldien atalean ikusi ditzakezue.

Gogoratu, saio guztiak irekiak dira!

3 Itzulera saioa

Deliberazio fasearekin amaitu ondoren, itzulera fase bat jarriko dugu martxan. Entzute eta deliberazio fasean jaso diren proposamen guztiak udalarekin partekatu eta aztertuko dira Itzulera fasean, erantzun kolektibo bat emango zaio prozesuari, amaiera sintesi-txosten publiko baten bidez.

Partaidetza-prozesuaren mugak:

HAPO udal-tresna juridiko bat da, baina udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen hainbat baldintza ditu, aintzat hartu beharrekoak. Hortaz gain, HAPOk beste hainbat baldintza politiko, ekonomiko eta sozial hartu beharko ditu kontuan, idazketa-prozesuan udalaren eta HAPO berriaren talde idazlearen artean ebatzi beharrekoak. Horregatik, udalak partaidetza prozesuan jasotako proposamen eta iruzkinak jasotzeko eta kontuan hartzeko konpromisoa hartzen du; ez, ordea, proposamen horietan guztietan jasotzen dena bere horretan onartzekoa.