Galdera azkarrak
Ekipamenduak (kiroldegiak, kultura-etxeak, osasun zentroak eta ikastetxeak) herritarrei funtsezko zerbitzuak ematen dizkieten elementuak dira, eta horregatik dira hain garrantzitsuak beren banaketa eta kokapen egokia. Ekipamenduek, gainera, hiri-bilbea erakargarri egiten eta dinamizatzen dute, eta, beraz, haien hiri-balioa beren eginkizunak betetzetik haratago doa.
Donostiako ekipamenduen zuzkidura-maila oso handia da, nahiz eta badiren gabezia puntual batzuk. Plan Orokorraren berrikuspenak ekipamenduen kalitatea eta kantitatea mantendu eta handitu behar du, erreferentziako ekipamenduak nahita kokatuz eta ekipamenduak inguruko espazio libreekin lotuz.